Zerbitzu mota bi eskaintzen ditugu: 1. ZINEMA ZERBITZUAK Zinemaldi, Kultur Jarduera eta gai desberdinetako Zikloetarako (Genero berdintasuna, Hirugarren Adina, Haur-zinea, e.a.) zine programazioak. Zine operadoreak eta ekipamendua 35mm.tan. 2. ZUZENEKO AZPITITULAZIO ELEKTRONIKOA Azpititulazio digitala gazteleraz, euskaraz eta beste zenbait hizkuntzatan. Gure azpititulazio elektronikoaren prozesu osoan erabilitako edizio digitalerako tresna SubtitTR izenez ezagutzen da (Zuzeneko Azpititulazioa) eta Euskadin, Deustuko Unibertsitate ospetsuko Teknologia Multimediako talde gazteak garatu du, DESENFOQUEren zuzendaritzapean. Tresna honek, film bakoitza formatu digitalean jaso eta film bakoitzaren gainean azpitituluak zuzenean editatzea ahalbideratzen du. Horri esker, gure tresna honek, edozein azpititulazio elektronikoaren saiakeran funtsezkoa den izugarrizko kalitatea eskaintzen dio ikusleari, hau da, guk zuzenean proiektatzen ditugun azpitituluen eta zinean proiektatutako irudien arteko sinkronizazioa lortzea. |